2009-11-08

Behobia - San Sebastian


Urtero legez, azaroko bigarren igandearen zain geunden, azkenean heldu da.


Ez dira asko izango igande batean goizeko zazpiretan altxatzen direnak. Are gutxiago euria goitik behera badago. Baina badira hori bakarrik ez eta Behobiara eramango dituen autobusa hartzeko altxatzen direnak.


Aurtengoa bosgarren urtea errenkadan izan dut, eta gero eta gogo gehiagorekin hartzen dut. Aspaldi utzi nion neure burua presionatzeari eta erlojuko denborak ez nau batere larritzen. Disfrutatzea da nire helburu nagusia eta hori lortzeak asetzen nau.


Bi portu, bata mendikoa eta bestea itsasokoa, aldapa beldurgarria eta txirristak nonahi. Baina beste lasterketa batzuek inoiz lortuko ez duten izaera gordetzen du Behobiak. Berdin dio, Irun, Pasaia, Lezo edo Donostian egotea, berdin dio euria ala eguzkia den, zaleak bertan izango dira.
Hurrengo urtean disfrutatzeko asmoa baldin baduzue: http://www.behobia-sansebastian.com/ Maiatza inguruan izaten dira inskripzioak...

Ez naiz oraindik hasi seigarrena prestatzen, baina ziur nago aurrekoak beste disfrutatuko dudala.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada