2009-10-15

Maite, maite...

...esanahia zuen keinu bat eginez agurtzen zituzten arrantzaleek Ondarroako portuan beraien zain geratzen ziren emazte eta seme-alabei.

Zorionak Kirmen Narratiba Sari horrengatik!


Phillis Levin-ek New York-en definitu zuen modu eder batean:
"Altxorraren mapa ematen du zuen hizkuntzak", erabiltzen ditugun 'ixa' guztiei so.

Hori da euskara: altxorra, egunero gure eskura dugun altxorra. Bilbao- NY - Bilbao liburua irakurtzea ahalbidetzen digun altxorra.

Ez dut inor engainatu nahi, ez naiz inor engainatzen saiatuko. Kirmenen liburua 2008 urteko gabon oparia izan nuen, baina nire liburu zaletasun eza dela eta, altxor hori gordeta izan dut. Atzo jakin izan genuen albistearen ondorioz argia ikusi du liburuak.

Baina ez da hori arrazoi bakarra izan, astero hainbat ordu ematen ditut metroan; denbora nolabait aprobetxatu behar. Eta gaurkoa ondo aprobetxatu dut: joan eta etorri, 50 orri. Bai, datorren asteko bidaietan bukatzeko asmo irmoa.

Istorioek harrapatu egin naute, eta Bilboko Arte Ederren museora bisita egin beharko ote dudan galdetzen diot neure buruari. Gaur zortzi jakingo duzu nire asmoek non bukatu duten.

Besterik gabe, gabon!

P.d. Gehiago irakurri nahi baldin baduzue...
Berria.info

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada