2009-10-05

Maitasuna

Aspaldi konturatu banintzen ere, nire ahoak inoiz ez du tutik esan eta nire hatzamarrei esker orain izango duzu nire burutapen sakonenak ezagutzeko parada. Entzun! Behin bakarrik errepikatuko baititut.

Maitasunak mundua mugitzen du. Maitasunik ez duenak ez da bizi, munduan dago. Egia absolutuak, aintzinako filosofoak ikasi nitueneko garaia dakarkit burura. Ni ez naiz aintzinakoa eta hauxe da nire egia absolutua: maitatu bizi ahal izateko.

Maitasuna ezagutu baino gehiago, gorputzeko poro guztiekin ukitu dut, nire barreneko organo guztiekin sentitu dut; nire birikiek maitasuna arnastu dute eta nire odola ez da bihotzeko taupadei esker mugitu, maitasunari esker baizik.

Ken Zazpi taldeak
"Bihar" izeneko abestia idatzi zuen. "Ez esan maite zaitut, ezin bazaitut euki.... Hondarretatik hasi beharko naiz berriz... Erlojuaren orratzak orain geldiarazi...". Nik ez ditut erlojuaren orratzak geldiarazteko gura, zure alboan denborak aurrera nola egiten duen ikusi nahi dut. Nik ez dut hondarretatik hasi nahi zure eskuek laguntzen ez banaute. Eta maite zaitut entzuten dudan bakoitzean, musu bat izan dezagula maitasun horren lekuko.

Bai, arrazoia duzu. Asko edo agian zailegia nik eskatzen dudana. Askotan entzun dugu esperantza dela galtzen den azkeneko gauza. Ez, ez dut galduko. Baina esperantza galtzen ez dudan era berean, zin dagizut maitasuna ere ez dudala galduko.

Orain irakurri duzun hori, ez dira teklatu bati esker idatzitako hitzak. Horiek nire sentipenak letra bilakatu ostean hartu duten formak dira. Ez ditut adjektibo batekin definituko, nire ustez adjektibo askorekin definitzeko aukera badut ere. Ederregiak? Agian bai, baina ez ahaztu maitia nire sentipenak direla.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada