Egunak argitzen duenerako nire bihotzak zure izpiak ditu nabari eta gauaren iluntasunak giltzatu egiten ditu nire ezpainak. Egunez eta gauez zaitut behar, zu baitzara nire taupaden erritmoa.Zure tristurak goibel jartzen nauen moduan, zure alaitasunak irribarrea eragiten dit. Poztasun horrekin nabil aspaldi eta noizbait amestutako zoriontasuna eskuekin ukitu dezaket.
Garraiorik azkarrenaren abiaduran ikusi zintudan lehenengoz eta barraskilorik geldoenaren pare ezagutu ditut hainbeste gustatu zaizkidan guztiak.
Askotan galdetu diot neure buruari nolakoa ote zen nire aurreko bizitza, eta ez diot erantzunik topatu edo agian ez dago bidezko erantzunik…
Baina non ezkutatzen da maitasuna? Ez da aurkitzen bihotzean, ez da topatzen buruan; gorrotik ez dagoen lekuan baino ezin ditu bere haziak erein.
Aurreko hitzek gauza asko eta gutxi esaten dituzte. Asko sentimendu hau ezagutzen ez dutenentzat eta agian gutxi, sentimendu goren horrekin topo egin dugunontzat.
Bada munduan milioika hitzek deskriba ezin dezaketen sentimendu bat, maitasuna.
Era berean, ez da munduan zure presentzia bezalakorik.
Mila esker maitasunaren geltokira eraman izanagatik!


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada