2009-10-04

Aurkezpena?

Horrelakoetan, bi musu eman ohi dira. Baina hau ez da aurkezpen horietako bat; nirekin duzun lehen kontaktua Internet bidez izan berri da. Ez dakit berriro elkar ikusteko aukera izango dugun, baina badaezpada nire helbidea zure historialean kopiatu dut orain dela segundu bakan batzuk.

Ez ezazue pentsa pertsona mesfidatia naizenik, ezta gutxiago ere. Baina oraintxe ezagutu zaitut eta zure aurpegia ez ikusteak ez dio nire konfiantzari hazten uzten: horrelakoa naiz ni. Internet-ek eskaintzen dizkigun baliabideak asko dira eta anitzak bertan egin daitezkeen gauzak. Baina beti daude arriskuak. Arraroa badirudi ere, pantaila ziztrin bati idazteak arriskua du!

Aurrekoa esan eta gero, zazpi begirekin ibiliko gara...

Oraindik ez zaretela aspertu? Beno, normala da aurpegi bako baten mobidak pantaila aurrean irakurtzean, beste edozertan murgiltzeko nahiak izatea. Baina horrela ez bada, mila esker. Nire berri gehiago izango dituzuelakoan, agur bero bat.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada